Lege oharra
Portugaleteko Udalak, portugalete.org domeinuaren bidez interes orokorreko informazioa eta konkretuki Udalaren berezko informazio eta kudeaketak eskaintzen ditu.
Gure helburua informazio horren eguneratze eta zorroztasuna zaintzea da, aipatzen zaizkigun akatsak zuzentzen saiatuz.
Eskainitako informazioa, argitaratze momentuan indarrean dagoena da.
Portugaleteko Udalak edozein momentutan eta aurre-abisuren beharrik gabe, portugalete.org domeinuko konfigurazio edo aurkezpenean informazioa aldatu, kendu edo eguneratu dezake.
Portugalete.org domeinuko sarbidea eta dakarren informazioaren erabilera erabiltzailearen erabateko ardura dira. Portugaleteko Udalak ez dauka egite horietatik sortu daitezkeen kalteen inolako ardurarik, eta ezin du ziurtatu sarbideak etendurarik ez izatea, edo atzitu daitekeen edukiak ala softwareak akatsik ez izatea edo kalterik ez sortzea.
Portugalete.org domeinuan hirugarren webgunetara joateko estekak dauzkagu, batez ere beste Herri Administrazi batzuetarakoak, erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeelako. Portugaleteko Udalak ez dauka esteka horien eduki eta konexioekiko inolako ardurarik.
Webgune honen informazioaren berrerabilera azaroak 16ko 37/2007 Legeak arautzen du, sektore publikoko informazioaren berrerabilera eta zehatzeko araubideari buruzkoak, hain justu ere.